inprimatu
Zerura
Izenburua:
Zerura
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
(Zat.)
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
1134.zk.
Orrialdea:
2

Zerura

 

Arzac, Antonio

 

 III

 

 ¿Eta gero? -¡Ai! jauna...

 urrengo goizian

 nere Antonen ama

 nik aldamenien

 ikusten nuenian...

 eta arratsian

 gaztiyok elkarrekiñ

 errosariyuan

 difuntuen gatikan

 erregututzian...

 ¡ez dakit zer sentitzen

 nuen biyotzian...!

 

 ..................

 

 -¿Ta ama bizi al da?

 -¡Ez gasua... bañan...

 begiyak nik ichirik

 mundutikan joan zan!

 

 ....................

 

 -Eta zu ¿nola zera?

 -Ni kontentu, jauna;

 nere anai zarrena

 echian deguna

 chit ona da neretzat,

 denak maite naute,

 aitortuko ezpanu

 biyotzik eznuke;

 koñatari lagun zen

 diyot alegiña,

 illobachoak dute

 ikasten Dotriña

 beren gelan daukaten

 Ama Birjiñari

 lore sortak eskeintzen

 dizkate kantari,

 t'ingurutikan datoz

 neskachak onera

 arratzaldetan josten

 nik erakustero;

 orla joanik egunak

 egunen ondoren...

 beti esperantzetan...!

 ta beti matetzen...!

 

 IV

 

 Isildu zan Maricho;

 t'irten nitzan andik

 nere artian orla

 pentzatzen jarririk:

 -Beti esperanzetan...!-

 ¿Al da gure biziya

 esperanza baizik?

 ¿nola bizi liteke

 iñor au galdurik?

 Len joan, ta oraiñ esan

 orduko pasarik,

 ¿gelditzen zaigu ezer

 gero bat besterik?...

 

 .....................

 

 -Ta beti maitetzen...!-

 ¡Bai, Maricho, bai! zure

 antzikan ez duten

 ¡zenbat neskacha gazte

 gaurko egunian,

 biyotza kolokan ta

 aizia buruan,

 zorionaren billa

 godetzen dituzten...!

 Gizonak alchatuak

 badira erriyak,

 Jaingoikoak egiñak

 baso ta mendiyak!

 Ta nebillan zoratzen.

 


inprimatu