Ama triste bati
Arzak, Antonio
¿Zergatik negar egite dezu
Arri otz orren gañean?...
¿Eztezu ikusten farrez semea
Zerura begiratzean?
¡O zeñ txuria arkitzendan
Birjiñaren magalean!
Zeñen poztiya zure otoitzak
eskeñitzen dizkanean!
Zizpirutxu bat bialtzen dizu
Laztan bat eman naiean,
Eta laztan au emango dizu
¡Ara!... joaten zeranean.
Ta bitartean, ama tristea,
Bakar bazaude lurrean,
¡Negar ez egin! ¡zure kutuna
Dago Zeru kutunean!