Agur, bigarren aldiz, Errege ta bere Amari
Arzac, Antonio
Kantauri itsasoa
Ta Euskal-mendiak,
Mundu onek dituen
Choko naigarriak,
Ustedet diradela
¡O Ama-Semiak!
Jaungoikoak zuentzat
Lurrean jarriak.
¡Atozte, aurten ere,
¡Bai! Euskal-errira,
Jauregiak utzirik
Etorri mendira!
Ala nola choria
"Chiru-liru-lira"
Urrezko kaiolatik
Joaten dan sasira.
Chistu ta danboliñen
Soñu basatira;
Zuengana arzaiak
Etorriko dira;
Ara, beren alaben
Kantak, urrutira,
¡O!... entzunik, malkoa
Datorkit begira!
Gon-urdiñak, abarkak,
Illea zinzillik,
Baña pañuelo belchak.
Lepoan jarririk,
Datoz, nekez, eskuak
Elkarri emanik,
Menditikan Zerura
Begiak jasorik!
¡O!... maite zituztenak
Gerratian illik,
Gazterikan ezkongai
Ta alargundurik,
Tortolloen urrungik
Ez da aiñ tristerik
Euskal-alaben kanta
Ezpada besterik!
¡Barkatu, Erregiña,
Penatzen bazaitut,
Euskaldunentzat ama
Zerala ustedut,
Ama bati bezela
Begiratzen dizut,
Nere lurreko penak
Kontatzen dizkitzut!
¡O nere lur maitea!
Lur bedeinkatua!
Zenbait odol alferrik
Isuritakua!
¡Kupitu bedi zutaz,
Kupitu Zerua!
Eman iguzu ¡Jauna!
¡Bai! pake santua!
Zure mendi gañetan
Eta bideetan,
Baserriko tellatu,
Leio, ateetan,
Chabolan, gure gelan,
Alde guzietan,
¿Zer irakurtzen degu
Dauden Gurutzetan?
Pakea, amorioa,
Ta barkazioa;
Ez odola, ez gerra,
Ez, ez gorrotoa;
Ta berriz baldin bada
Gerra sortzekoa
Nik ill egiñ nainuke
¡O nere Jainkoa!
¡O aurcho euskaldunak!
¡O aur Erregia!
Ez degu guk merezi
Zuen far-irria;
¿Zertako da zuei
Musu ematia
Ta zoen zoriona
Bigarko galtzia?
Ez geiegi penatu,
Ez, ama tristia!
Errege aingerua
Da zure semia,
Aita Santuak zaitu
Alaba maitia,
Denok maite zaitugu,
Konsola zaitia!
Mundo osoak dio
Zerala aundia,
Zerbait aundirik bada
Au da doloria,
Eta doloriaren
Likurta eztia
Da Zerua choratzen
Duen birtutia!
Ara Españia ta
Kondaira guztia,
Munduko aunditasun
Ta bere gloria:
Dena illikan dator
Eternidadia,
Baña an ageri da
¡Eder! birtutia.
¡Agur! birtutetsua
Zeraden Andria,
Aingeru orren ama
Ta gordetzallia,
¡Agur!... Atzo era gaur
Da nere antsia
Jaunak bedeinkatzia
Ama ta Semia.
|