(Resurrecion Maria Azkue-koari)
Artola, Ramon
Bear bezela eskerrak nola
Eman ezdakit bedorri,
Zuren bialdu zizkidan duan
Iru liburu on berri;
Bada ¿zer egin neioke orain
Nik iru lan oin ederri?
Beren ordaindun iru itz neurtza
Lzarri oroimengarri.
Lanetan bat da bedorren aitak
Izkributua auntsiña,
Non agertzen dan zala euskal itz
Neurlari asko jakiña;
Bigarrena da euskal izkuntza
Ikasitzeko egiña,
Eta da berriz irugarrena
Fleuri-ren kristau dotriña
Agertu ditan begiramena
Detala beti goguan.
Bere truk diot deseatutzen
Nere naitasun beruan,
Zoriontasun ugariz orni
Dezala Jaunak munduan,
Eta alkicho bat eserleku
Gorde deiola Zeruan.