inprimatu
Familia errealaren Donostiarako etorrera
Izenburua:
Familia errealaren Donostiarako etorrera
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1895
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
1356.zk.
Orrialdea:
2

Familia errealaren Donostiarako etorrera

 

Artola, Ramon

 

 Oso goiz da jendea

 asiya mugitzen,

 Pozez gozozturikan

 alkar gana biltzen;

 diruri gaur dirala

 pena denak iltzen

 guzkiak dubela

 geiago argitzen,

 alegerantza baizik

 ez baita arkitzen.

 

 Gaur erriyak da beste

 ichura bat artzen

 ari dira erramu 

 preskoak ezartzen,

 ziririkuk, sutzeko

 bizkarka ekartzen,

 eta kurtiñak balkoi

 guzietan jartzen;

 erriyan erregeak

 diralako sartzen.

 

 Laster allegatuko

 diran esperantzan,

 soñulariak ere

 or daude zalantzan;

 sutun parik, dunbaka

 echeak balantzan

 jartzeko, nola bronze

 mingaindunak dantzan,

 guziak buruzari

 oen alabantzan.

 

 Ongi betor famili

 gure ongarriya,

 berak onraz apaintzen

 dubena erriya;

 gure zer eskeñiya

 izan naiz urriya,

 erakutzi nairikan

 naitazun buriya,

 prest gande egiteko

 ongietorriya.

 

 Betor, beso zabalak

 dauzkaten errira,

 betor Okendo faio

 izan zan Urira,

 betor Easo eder

 lur choragarrira,

 betor euskal-erriko

 zerucho berrira,

 betor eta ezbedi

 luzaro au gira.

 


inprimatu