Bare kurkulloa, barea eta belarra
Artola, Ramon
Bare kurkuil bat ezin
igoz paretean,
zebillela gertatu
zan, barea bean;
eta ark zion oni
esan: ai laguna,
etzan iguala sortu
biontzat portuna,
ni nabil jaio ninzan
ezkeroz nekean,
echetzar au detala
beti bizkarrean,
eta zu berriz neke
gabe bizi zera,
kurkullaz kargatuba
ibiltzen etzera
¡ai nork leukaken zure
bizi modu ona!
¡ai zein tristea dan ni
bezela dagona!
eta bareak ura
zionean entzun,
-tristiago bizi naiz
ni; zion eranzun,
esturan gertatzean
non gorderik gabe,
ez naizelako eche
kurkuil baten jabe;
noiz bañan noiz pistiyak
nauten eramango,
eta odol guziyak
chupatubaz jango;
itzul egin nai, eta
lasterka joan ezin,
urrikal-garrigorik
alda bat ni bezin;
-bai, bada; esan zion
belarrak berari,
okerrago gertatzen
zaigu askoz guri;
arrimatzen badira
gugana ardiyak,
leporik gabe uzten
gaituzte erdiyak;
eta segarik bada
berriz arrimatzen,
ipurditikan gaitu
guziyak pikatzen;
-ala da; esan zuten
bareak orduban,
-gu bañan gaizkiago
badira munduban,
eta ala aitzeaz
pena iñorenak,
bertatik zitzaikatan,
guchitu berenak.
................
Gurekin gertatzen da
beste onenbeste,
denok baitegu gaizki
gerarela uste;
eta ikusitzean
gaizkiago beste,
orduban ezta penik
sentitzen ainbeste.
|