Basaurdea eta zakurra. (Ipuia)
Artola, Ramon
Basaurde bat igesi,
zakurrak ondoren,
ibildurik luzaro
alde chit alkarren,
ler egin zutenean
atzetik ziranak,
beren echietara
jira ziran denak;
baņan bat allegatu
baņa len berera,
erori zan arkaitz-gaiņ
batetikan bera,
eta autsirik anka
bat, eta besoa,
mugitu eziņik zan
gelditu gaisoa;
ala gertatzen zala
bigaramonean,
lengo basaurde bera
pasatutzen zan an;
eta ikusirikan
etzala mugitzen,
esan zion-ia zer
zuben an egiten?
-Jauna, eranzun zion,
gertatzen naiz gaizki,
illunabarra baņan
len illko naiz noski,
ni izanik denai
diotana chit nai,
ez bainion bedorri
atzo segitu nai,
eta ez niolako
segitzen gogorki,
mendekioa egin
ziraten ederki;
jira gisan denboran
echerontz guziyak,
pozoya jan eragiņ
ziran nagusiyak;
bada ez dediyela
kutsutu nerekin,
ikututzen naubenak
miņa du berekin;
sarri gertatuko da
bai, pozoiz josiya,
eta nere gisan du
galduko biziya.
Basaurdeak itz ayek
egitzat arturik,
izututa etzuben
egin otordurik;
ezeren ere gaitzik
egin gabe ari,
segitu zion bere
lengo bideari.
..............
Gauza bat mingaņean,
bestea aboan,
onelakoak guchi
ez gera munduban;
asko izan oi dira
zakurraren gisan,
onak, gaiztoak ezin
diranean izan.
|