Basaurdea eta chori izutzallea
Artola, Ramon
Negu batez emanik
elurte aundiyak,
zuriz estali ziran
zelai ta mendiyak;
eta zenbait denboran
segiturik ala,
lur apurcho bat beren
ikusten etzala,
basaurde bat gertatzen
zan oso esturan,
amorratzen gosez ta
etzubela zer jan.
Bada ain gaizki joanik
egun goiz batian
iruriturik zerbait
gauza apartean,
zelai baten erdiyan
mugitzen etzala,
pentsatu zuben ura
gizonen bat zala,
baņan ark zala uste
zubena gizona,
zan makil gizonaren
jantziyan zegona,
bada pisti gaiztoak
menditik jechirik,
eta makurka bera
ganontz irichirik,
salto bat egin zion
ura alakoa,
non jo ta bota zuben
ain gizon plakoa,
eta sartu ziozkan
agiņak berari:
baņan nola itzatzi
zizkan egurrari,
esan zion, barkatu
ez artu gaitzera,
ez naiz etorri zuri
gaitzik egitera:
eta penaz emanaz
burubari jira,
berriro zelaitikan
igo zan mendira.
................
Modu onetakoak
beti dira asko,
onak, gaiztoak ezin
izan diralako:
leku charrean sartzen
badute agiņik,
ez dutenak emanai
izaten an miņik.
|