Azeriya eta trikuba
Artola, Ramon
Alkarren lagunkidan
biyak bein basoan
zijoazela, ziran
erori lazoan;
eta arzai bat andik
pasatutzen zala,
ikusirik an preso
bi pistiyak ala,
zigor bat segiruban
billaturik bertan,
bere arekin biyak
zatitzen asi zan:
baņan geiena zuben
azeriya jotzen,
oni zion bizkarra
gogorki berotzen;
eta au ezin gordez,
trikubarengana
arrimatzen zan, baņan,
an ere zan lana;
aranza zorrotzakin
baitzuben zulatzen,
eta korputz guziyan
min zubela artzen,
erdi negarrez zion
esan arzaiari:
ez ainbeste kastigu
emateko ari;
trikubak ainbat kulpa
ark ere zubela,
eta trikurik ala
jotzen etzubela;
zeņek eranzun zion:
baietz, ala zala,
biyak kulpa berean
gertatzen zirala;
baņan arrek orduban
ematen zizkanak,
baitzirala pagubak
lengo lanarenak.
Trikuba gandik kejik
izaten etzala;
kulpa zubena beti
azeriya zala;
ark baitzubela beti
gaizkirako griņa,
ura zala tranposo
gaitz asko egiņa:
eta libre utzirik
an triku umilla,
azeriya izan zan
zigorpean illa.
...............
Onek erakusten du
nor zer dan len izan,
gainduko dala gero
pistiyaren gisan;
egin badu lenaz lan
char edo onikan,
neurtutzeko eztala
faltako kanikan.
|