Azeri setosoa
Artola, Ramon
Ollo toki batera
bidea ikasi
zubelako, zan andik
lapurretan asi;
eta eiz onarekiņ
joanaz maiz igasi,
zan goserik pasatzen
etzubela bizi.
Ala gau illun batez
askotako gisan,
betiko tokitikan
sartutzen asi zan;
baņan ez ikusirik
zegonik ezer an,
isatsetik zepoan
preso erori zan.
Erori zan an baņan
Eskapatu zuben,
ontarako isatsa
an utzi baizuben;
alaz guziyaz ere
seta nola zuben,
berriz joan gabe etsi
izandu etzuben.
Ala, joan zan denboran
zan baņan len sartu,
lenengo zuben begiz
tokiya miratu;
eta zubelako an
zepoa billatu,
bere gaņetik salto
egiņik zan sartu.
Baņan beste zepo bat
ere nola zegoan,
erori zan ikusi
etzuben zepoan;
eta onen agiņak
loturik zankoak,
moztu zion ta itzul
anka paltan zan joan.
Geroagoan ere
leku berberera
joan zan ta izan zuben
sartutzeko era;
eta erori gabe
zepoetan bera,
zan ortzetan ollo bat
zubela atera.
Baņan jabea nola
zalantzan zegoan,
aizkorarekin atez
kanpotik baitzegoan,
irten zanean jorik
arekin lepoan,
moztu zion ta etzan
geiago aruntz joan.
...................
Debekatuba dagoen
tokira sartutzen
asten danak ederrak
maiz ditu artutzen;
eta bazaizko berriz
artubak aztutzen,
azkenekoz du bere
biziz pagatutzen.
|