Azariya. (Ipuia)
Artola, Ramon
Ollo bat zeramala
baserri batetik,
azariya zepoan
lotu zan zankorik;
eta miñ emanikan
kolpe ark gogotik,
miñ artan joan zitzaion
olloa abotik;
bada gertatzen zala
penaturik miñez,
zepotikan zankorik
atera eziñez,
olloari zitzaion
itzegiten asi,
esanaz; ¿nora zoaz,
olloa, igesi?
ni baldin banaiz, zu chit
maite zaitutana,
gaiztakeririk iñoiz
egin eztetana,
bada nere tokiyan
beste azari bat
izan bazan, ark jango
zinduben gaur anbat.
Bañan nik eztet egiñ
orrelako lanik,
leku obera jira
nai zinduzkean nik;
beragatik nai nuke
orain, nik zugandik
meserecho bat, zeñen
zor naizkizun aundik.
Zuaz nere echera,
nere amagana,
denborik galdu gabe
berari esatera,
aren bear naizela,
bere bear oso;
esan zaiozu nola
nagoan emen preso.
Olloa joaten asi
zan bere echerontz,
eta otsegin zion;
¿nora zoaz orrontz?
nere amik ezpada
alde ortan bizi,
etzaitezela oker
bidetikan asi;
-ez; esan zion ollo
libre zijoanak,
zuzen egingo ditut
nik gaur nere lanak;
alde orretan bada
zure ama bizi,
eztet nai zein echetan
bizi dan ikasi:
ni naiz orain nerera
segiruban joango,
eta in det emen zer
pasa dan esango;
eta kontaturikan
echean guziya,
azariyari kendu
zioten biziya.
..............
Laguntza nai dubenak
dan denboran estu,
lenaz izan bear du
jarraituba prestu;
gauzak ez baititezke
egun bian aztu,
gaiztoak buru onik
aterako eztu.
|