Azariya, zakur jantziyan
Artola, Ramon
Azariyak mozturik
atzeko isatza,
nai izan zuben artu
zakurraren antza.
Ala onen larrubaz
tapaturik ongi,
ollo usaian joan zan
basarriz basarri.
Sarri usandurikan
bat biziro ona,
itzegiteko zuben
billatu gizona.
Zeņari esan zion
miņez egon zala,
eta lur aldatzera
zijoala ara.
Bada baldin bazuben
ark gustoa ala,
beraren serbitzari
geldituko zala.
Gizona arkiturik
eraro itz artan,
bueno geldizedilla
bada zion esan.
Etziran zortzi egun
pasa geldituta,
non asi zan nabaitzen
egaztien palta.
Geroz etzan egunik
etzanik bat galtzen,
da esatea andik
ollorik paltatzen.
Ontaz kejaturikan
zegoala gizona,
zakurrari ots egin
zion beregana.
Esanaz: "ŋZertan eztek
egiten zaunkikan?
ire zaunkik estiat
aitu oraindikan.
-Jauna, eranzun zion,
ez nezake egiņ,
zeren detan oraindik
artzen aboan miņ.
-Egintzak esan zion
bigarrengo chandan,
zer zaunka modu dekan
nik jakin dezadan.
Orduban zan zaunkaka
zakur ura asi,
baņan zaunkatzen zuben
egiten ki, ki, ki.
Onetan igarririk
etzala zakurra,
ezpada azariya
eta bera zarra,
mugitu zan gizona
eskopeta billa,
baņan azari zarra
izanik abilla,
ankartetik pasata
asirik igasi
etzan arren pintikan
geiago ikusi.
.............
Onek erakustendu
serbitzari charrak,
dirala ondatzeko
askotan bazterrak.
Nor dan begiratzeko
ongi aurrenean,
penaz arki eztediņ
biyaramonean.
|