Azariya, olloak eta cherriya
Artola, Ramon
Azari lotsagabe
zar bat, baserriyan,
sartu zan ollo billa
gabaren erdiyan,
eta guriyena zein
zan begiz jotzen, an
zebillela, artuta
itzal egin zezan,
cherriyak sartu zizkan
ortzak zankotikan,
eta nola etzion.
egiñ ark onikan,
zizpuru bat emanaz
ziyon cherriyari,
esan:-¿zein zera emen
zu petral char ori,
moda ontan elizeko
zankotikan neri?-
bañan non ezer zion
eranzungo ari,
cherriyak, zanko ura
ortzetan zeukala,
asi zan kurrinkaka
gogor beriala,
eta pistiyak ura
ikusteaz ala,
eta argandik ongi
irtengo etzala,
esan zion:-ez egin
orlako kurrinkik,
etzazula atera
arren emen kinkik;
gu alkarren etsayak
beiñ izan ez gera,
eta isilsiago
konponduko gera;
bañan cherriyak sarri
ollo lo zeudenak,
esnatu ta, asirik
karakaka denak
jaiki erain zituzten
echeko guziyak;
eta arturik makil-
tzar bat nagusiyak,
eta billaturikan
azari lotuba,
an izan zan bizkarra
ongi berotuba.
..............
Lapurrak ditu oso
alderdi chikiyak,
eziñ iruki alde
denetan begiyak;
ditubelarik berak
azkazal zorrotzak,
berari nornaik sartu
oi diozka ortzak.
|