Azariya eta zakurra
Artola, Ramon
Biyak zijoazela
bein bide batean,
ikusi zuten gizon
bat bere lanean.
Au zan arakiņa ta
aragiya austen,
puskak zer nai modutan
zitubela uzten.
Azari zarrak zion
esan zakurrari,
ostu zaiogun puska
aundi bana orri,
kontatuko dizkiat
nik bat bi iru lau,
eta lau esatean
sartuko gaituk rau.
Esan ta egin biyak
asirik batean,
Azariya tranpaz zan
erori bidean.
Eta zakurra joanik
gaitz pensatu gabe,
egin zan ango puskik
onenaren jabe.
Baņan jabeak zuben
lapurtzen ikusi,
eta segitu zion
labana ta guzi.
Zakurrak nabaiturik
trantze ain larriya,
bota zuben abotik
bere aragiya.
Gizonak berriz kaso
egin gabe oni,
oraindikan segitzen
zion zakurrari.
Nai zuben kolpatzeko
bera arrapatu,
geiago aragirik
etzeion lapurtu.
Eta... ŋda arrapatu
zubela egiya?
bai... bestek... an lurrean
zegoan aragiya.
Azariya egiņik
puska arren jabe,
jabea gelditu zan
aragirik gabe.
Baita zakurra ere
ederrak artuta,
berriz lapurtutzeko
goguak kenduta.
...............
Onek erakusten du
bear dala jakin,
kontu-aundiz ibiltzen
pillosamarrakin:
geicho fiatzendana
beren esanetan
gaizki irtengo dala
lautatik irutan.
|