Azariya eta ollarra
Artola, Ramon
Azari zar bat zala, ichitu
baten ondotik pasatzen,
barrunbe artan sentitu zuben
ollar gazte bat kantatzen;
eta egonik nola atzeman
zezaken ura pensatzen,
itz legunakin asi zitzaion
pallakatzen ta tentatzen.
Esanaz: ¡ai! zein ederra dezun
zere kantuko graziya,
zurekin berdin litekenikan
ezda izango bat iya;
ez naizen gisan, ni banitz zure
jabea edo nausiya,
zurekin nuke, zu erakusten
jirako mundu guziya.
Bada kantuban orrenbesteko
graziyakoa bazera,
korputzez ere nolanaikoa
noski izango etzera;
ia piska bat azal zaitia
ia piska bat atera,
ikus zaitzadan zer korputz dezun
eta zer dezun jazkera.
Itz oek aitu eta jarririk
ollar gaztea kezketan,
eranzuera segiran eman
zion itz bide oetan,
esanaz: kanpo ortan nor dagon
nola ikusten ez detan,
irten bañan len nainuke jakin
norekin naguen izketan.
Oni eranzun zion: ni nazu
auzoan bizi naizena,
oso leiala eta prestuba,
gauza guzitan zuzena;
askoren gisan gaiztakeritan
ibilli oi eznaizena,
mundu guziyak maite naubena
azariya det izena.
Lenaz aitzerak banituben bai
ziñala azkar argiya,
eranzun zion; zendubela zuk
konzienziya garbiya;
ala esaten ari zerana
izan liteke egiya,
bañan mokoa prestubarentzat
dezu zuk chorrochegiya.
Itz makur onek azariyari
etzion egin onikan,
bada besterik gabe saltata
ezkutatu zan andikan;
ez berriz era fama galduba
daukanak lenaztandikan,
eztu egingo eraro berak
buruban daukan lanikan.