Azariya eta Azari-zakurra
Artola, Ramon
Ollo bat jaten zala
azariya ari,
zakurrak eldu zion
lepotik berari,
Esanaz-ŋzer ari aiz?
ŋnondik ostudek au?-
zeņek eranzun zion
-jabeak emanau.
-Ez, jabeak ollorik
ez dik eman iri,
gure echetikan-dek
ostu ollo ori.
-Egiya da au zuen
echekoa dala,
baņan, bai eta ere
ostuba eztala,
Nagusiyak berak dit
ageriyan eman,
ezditzatan isilka
geiago eraman.
Oraindikan esanaz
illero, illero,
emango ditala bat
au seguru gero.
Bada ez lapurtzeko
ari ollorikan,
ezpaldinbadet artu
nai balazorikan.
Itz emandiot ezetz
eta au zan dena;
lapurtzat zuk ni egin
bearra det pena.
Goazen, goazen biok gu
orain beregana,
galdetzera dan edo
ez, au ark emana.
Ontan erdi sinistu
egiņik zakurrak,
kendu zizkan gaņetik
bere atzaparrak.
Eta zijoazela
galdetzera biyak,
bidean eskapatu
zion azariyak.
..............
Onek erakusten du
bizitzeko ernai,
ez sinistatutzeko
edozeņi zer nai.
Begiratzeko len zer
izana dan bera
ezdeikion tiroa
erpotik atera.
|