Azariya ardi janziyan. (Ipuia)
Artola, Ramon
Azariyak galdurik
isatsa zepoan,
bere parajetik zan
beste batera joan;
eta lotsatzen zala
isatsik gabe an,
ardi bat ill ta arren
larruz estali zan.
Nora nai ibiltzeko
ala zuben era,
nola, nor nai laguntzat
artzeko aukera;
eta arrimaturik
artalde batera,
an zan asi egiten
bestien papera.
Iņoren ere beldur
etzala mendiyan,
arkume eta ardi
guziyen erdiyan;
ibiltzen zan egunaz
beti belardiyan,
eta gaba ezkerotz
berriz pikardiyan.
Iņor ere etzala
artaz nabaitutzen,
ollo tokitara zan
illunpetan sartzen;
eta zitubelarik
ollo asko galtzen,
etzan lapurra zein zan
beņere azaltzen.
Onela zebillela
aldicho batean,
azkarra ajolgabetu
zan bere kaltean;
ikusirikan ollar
eder bat aldean,
salta ta artu zuben
ezpaņen artean.
Arzayak nabaiturik
egin zuben lana,
arrimatu zan ardi
lapurrarengana;
baņan onek an utzi
gabe zeramana,
arin joan zan zubela
berekin zer jana.
.................
Ongi begiramena
baldin bada jartzen,
etorkirikan eztu
janziyak aldatzen;
esan oi dan bezela
da ere gertatzen,
aldatzen da lurpean
dan denboran sartzen.
|