Auntzak
Artola, Ramon
Etzutela jan gabe
osto puntik uzten,
auntzak bazter guziyak
larrutzen zituzten;
eta bazter beraren
jabeak mindurik,
maiz botatzen zituben
bizardunak andik.
Artaz auntz bati jaio
zitzayon burura,
tranpaz engaņatzea
nausi etsai ura;
eta pozturik bizar-
adarrak ondotik,
eta otso larru bat
arturik gaņetik,
joanik jabeagana
esan zion:-jauna,
nik zuzenduko diot
darabillen lana;
utzitzen badit bere
lurretan ibiltzen,
nik jardungo det ango
bizardunak iltzen;
ni naiz otso gaistoa,
etsaya aiena,
nik garbituko diot
bere bazter dena:
eta ura aitzeaz
pozturik jabeak,
utzi ziozkan libre
goiak eta beak;
esanaz, arengana
fiyatutzen zala,
eta ark auntz angoak
garbitu zitzala.
Artan joan zan otsoa
mendira segiran,
baņan auntzakin, bera
alkarturikan an,
pozez otsoa denak
zutela erdiyan,
lasai segitu zuten
gero pikardiyan.
................
Au da zalanzaririk
bear bada artu,
ondo bear zaiola
nor dan begiratu;
ichupetan fiyatzen
denak nor nairekiņ,
gal lezakela bere
buruba arekiņ.
|