Astoak. (Ipuia)
Artola, Ramon
Asto kume bat miñez
zanean gelditu,
medikubari ziyon
bere amak deitu;
mediku au zan asto
zuri bat aundiya,
aundiyagorik etzan
neurrikoa iya;
pultsuba zionean
artu eriyari,
eta egiñ milla bat
galdeera amari,
chilborrean paratu
ziyon pegaruba,
arekiñ arintzeko
ustean buruba,
eta zeukaizkilarik
eziñ egon aundik
irten zan medikuba
eriyarengandik;
bigaramon goizean
berriz zitzaion joan,
bañan ordukoz asto-
kumea illa zan:
zeñen ama zekarren
ondoan negarrez,
esanaz:-onen miña
senda zeikean errez;
ill ondoren abotik
odola bota du,
eta arena zuben,
odolak ito du.-
Au aitu ta segiran
lukainkak amari
esan zion:-¿Zertan ez
au len esan neri?
Zuk esan bazenidan
orrek zer gaitz zuben,
zortzi egun bañan len
sendatuko nuben,
baña nola len esan
ez nazun au neri
ni ez naiz zer min zuben
kontuban erori.
...............
¿Astoakgandik zer da
atera deikena?
astakeriya eta
ondorean pena:
ez dezagun abiltzat
tontorikan artu,
ezpaldin badegu nai
bizirik laburtu.
|