Astoa
Artola, Ramon
Onek etzubelarik
nekezkoa lana,
guchi zioten ere
ematen zer jana;
eta ala zalako
gose samar bizi,
bein zuben egin here
echetik igasi.
Serbitzen jarririkan
chit urruti andik,
an zituben billatu
mudantza chit aundik;
zer jana nai ainbeste
izaten baitzuben,
baņan nekea ere
neurri artan zuben;
egun guziyan etzan
lanetik gelditzen,
egur karreo zuten
beti erabiltzen;
ezpazan pizkor asten
esatean arre,
nagusiya jaikitzen
zitzayon asarre;
eta ala, pausoa
laburtzen bazuben,
makillazoa wren
truk gaņea zuben:
nola zeraman egur
lerdena berekin,
kostillak berotutzen
ziozkan arekin;
eta astoak gauza
ikusteaz ala,
len baņan gaizkiago
askoz bizi zala,
esan zuben:-lenago
kontentu ez nintzan,
gaizki bizi nintzala
kejatutzen nintzan;
bada orain nora bait
mugitutzen banaiz,
an igual gaizkiago
berriz izango naiz,
eta nola ez dagon
bizitzerik lasa,
naiago ditut emen
nere penak pasa.
................
Au da ispillucho bat
argiro dagona,
onetan dedin jarri
begira gizona;
ikusi ditzan bere
barreneko penak,
eta beste alderdi
askotan daudenak.
|