Astoa eta otsoa
Artola, Ramon
Astoa arranzaka
aztalka lurrean,
jostatzen zala mendi
baten egalean,
otsoa an bildurik
arranza soņura,
billatu zuben asto
tronpetero ura,
zeņa begik ichita
baitzebillen ala,
zilipurdika ero
bat ziruriyela;
eta arrimaturik
belarrira, esan
zion, ala norbaiti
deika ari alzan:
-ez, eztiot nik deitzen
arranzaz iņori,
eranzun zion, pozez
naiz kantari ari:
aurten aboztu ona
dala det jakindu,
eta onen pozak nau
onela arindu:
-ala dek, esan zion,
chit dek urte ona,
aurten gizenduko dek
len plako dagona:
kantazak kanta berriz,
kantatu zak lasa,
nik eramango diat
ederki konpasa;
eta begi bat erdi.
irikirik ontaz,
astoak otso zarra
ikusi zuben an;
eta izuturikan
an ikustez ura,
estura artan jaio
zitzaion burura
ark lasa kantatzeko
agindu ziola,
eta kantari ari
obeko zubela;
eta ala berriro
asirik kantari,
zala astalka eta
arranzaka ari,
otsoak zuben bere
artean esaten,
laister asiko nauk ni
i itota jaten;
ai lasaitzar aundiya
gizarajotzarra,
eztiat gaizki iri
nik egiten farra:
eta ura esanaz
algaraz begira,
zegola emanikan
astoak bi jira,
otso zarra ostikoz
tripapean jota,
zuben goitikan beko
errekara bota.
..............
Burlatu ta nairikan
ito otso zarrak,
astoak bera il ta
egin zizkan farrak;
ez artu ezer-ezak
ezer-ezagotzat,
onek balio beza
gure leziotzat.
|