Astoa eta jabeak
Artola, Ramon
Astoa gaizki bizi
etzala errotan,
itzul joan zan bein denak
zeudenean lotan;
eta egiņalean
korrika errira
zijoala, gizon bik
zeudenak begira,
joan ta eldu zioten
belarrietatik,
batek batetik eta
besteak bestetik:
eta biyak segiran
zioten galdetu,
ia noren mendean
nai zuben gelditu;
astoak esan zien
arrek nai zubena,
zala lanik ez egin
ta mantenu ona;
eta ura zeņek nai
zuben artu ala,
bertatik bere mende
geldituko zala.
Orduban gizonetan
batek zion esan:
ark emango ziola
nai zubena zer jan,
eta biziko zala
nai eran eroso,
libre beti nekerik
gabe, gozo, gozo;
besteak jarri zion
gogibena bera,
eta agindu zion
aretaz gaņera,
etzedin an nekatu
geiegi bidean,
echera eramango
zubela aidean;
eta eskeņi ura
arturikan ontzat,
alpertzat oskilla zan
gelditu arentzat;
baņan onetarako
beste gauzik baitzan,
astorikan errira
ezin sartuko zan
ezpaldin bazituben
pagatzen bi diru;
eta nola jabeak
etzituben iru,
astotzarra arturik
bere bizkarrean,
ukulluraņo zuben
eraman aidean;
an segiruban jaten
zerbait emanikan,
etzion egun artan
eragin lanikan,
baņan urrengo goiza
argitu zanean,
gogorki zuben asi
erazo lanian;
zeņen orduban alper
tzarrak jabeari,
esan zion: ez lanik
emateko ari,
ia ezaltzekiyan
zer itz zuben eman;
baņan nola etzuben
itzak balio an,
maiz dantzatzen ziola
gaņean makilla,
ast tzarra izan zan
makilpean illa.
...............
Onek erakusten du
min guchi dubenak,
isillikan eraman
bieitula penak;
atsekaberik gabe
nai dubena izan,
gertatu litekela
astoaren gisan.
|