Astoa eta chimuba
Artola, Ramon
Biyak zuten nagusi
bat merkatariya,
ibiltzen zana beti
periyaz-periya.
Eltzez kargaturikan
joaten zan astoa,
janaz belarra eta
noizik bein lastoa.
Chimubak komediyak
zituben egiten,
jendeari par asko
zion eragiten.
Gazta eta gaztaņak
baizituben jaten,
eta bide guztiyan
fumatzen zan joaten.
Ala zijoazela
bein bide batean,
zutela nagusiya
zerbait apartean,
chimu char petralari
zitzaion burura,
tentatzen astekoa
asto umill ura.
Eta galdeturikan
astoa zertan zan,
ura bezela chimu
zertan jayo etzan,
eranzuera eman
zion segiduban,
astoak ere bear
zirala munduban.
Berak zeukala bada
berak sobra pena,
astoaren ordez ez
chimuba izana.
Gero galdetu zion
dantzatu naizuben,
dantzatuko zirala
biyak, nai bazuben.
Esaten bazizkan ark
itz bi belarriyan,
dantzan asiko zala,
grazi chit aundiyan.
Oni eranzun zion
jolas ona bazan,
adituko ziola
zer nai zion esan.
Ontan chimuba joanik
belarri batera,
zigarro punta bota
zion barrenera.
Eta jarri zanean
chiminiya ketan
astoa zan arrantzaz
dantzan asi bertan.
Lau ankak alchatutzen
zituben batean,
bazirudiyen joan nai
zubela aidean:
Bera zan tronpetero
ta bera dantzari,
gabriolak egiten
zituben agari;
baņan alako batez
ler egiņik oso,
anka betekin zuben
egiņ estropozo.
Eta eroririkan
kargazoi ta guzi,
an zituben gaņeko
eltze denak autsi.
..................
Onek erakusten du
jostalluk diranak,
laguntzat kontatzeko
ez dirala onak.
Eragiņazo nairik
chorakeriz parrak,
ekartzen dituztela
askotan negarrak.
|