Arzaya
Artola, Ramon
Bi kaiku esnerekin
gain bera mendiyan
jeisten zala, tratuba
sal zezan erriyan;
euriyak emanikan
irichi baņan len,
esan zuben:-allega
nadiyen lenbailen,
estalkairikan gabe
daramat esnia,
eta ontaz gertatu
bailitzaiket mia;
baņan ez, esan zuben
berriro segiran,
nere esnea nola-
nai liteke eran;
utzi deiodan euri
gozoari sartzen,
ur piska batek eztu
esnerikan galtzen;
ortaz nere tratuba
zait ugarituko,
eta diru geiago
det beraz artuko;
baņan ala irichi
zanekoz errira,
ardi esne lodiya
ur zitzaion jira,
eta zuben denboran
jarri plazan saltzen,
eta zanean asi
jendea azaltzen,
denak jardun zitzaizkan
esaten, ark ura
zubela eta esne
charra zala ura;
eta non ustez bear
zuben irabazi
iņork etzion tanto
bat ere erosi.
..............
Esan oi dirau denak
ez dira gezurrak
maiz baitira gertatzen
modu ontan zurrak;
euskarazko esan zar
batek dion gisan,
zurraren poltsak zulo
bi oi ditu izan.
|