Arzai mutilla eta okillak
Artola, Ramon
Egun batian zuben
somatu mutillak
zein arboletan zeukan
kabiya okillak;
eta jakiņik ere
ume biziyak an
zeuzkala, nai zukenak
egan kanpora joan;
asi zan artu naian
eskuba zuloan
sartutzen, baņan nola
kabiya tronkoan
zeguen, ta eziņikan
berak nairik egin,
iltzen asi zan ume
aiek ziriyakin;
baņan nonbait portunak
nai izanik ala,
urrikalgabeko lan
artan ari zala;
kolpez izugarrizko
euriyak asirik,
itzul joan zan mutilla
botarikan zirik.
Ordukoz zirika bi
ume il zituben,
baņa nola okillak
iru baltzituben;
bizi zanak zanean
indarretan sartu,
ziyona mutillari
len irriya artu;
gau batez egin zion
bere bordan tranpa,
mokoz puskatu zion
leioaren tranka,
eta utzirik leio
ura zabalikan,
otsoak sartu ziran
gau artan andikan:
eta urrikal izan
etzanaren ardik,
gau artan paltatubak
izan ziran erdik.
.................
Kotarubari gaitzik
ez egin aldala,
pensatu bera ere
kotaru bat dala;
uste eztuben miņik
ezpada nai bildu,
beti bear du berak
onradu ibildu.
|