Arratoiak eta katuba
Artola, Ramon
Arratoi bi bizitzen
ziranak chit ondo,
etziran aserratu
izan oi egundo.
Etzuten uzten iñoiz
bat besteak bakar,
begiyetan piyntu
ezin zuten alkar.
Bada alakoa zan
maitetasun piña,
bientzat bat zan poza,
bientzat bat miña.
Egiñak zeuzkatela
milla juramentu,
etzuala bear, itz
emanik ukatu;
au zan: iñoiz gertatzen
baziran esturan,
biyak irten edo ill
biar zutela an.
Modu ontan zirala
gau bat zan irichi,
ziranak ganbaratik
bizitzara jachi;
eta billaturikan
lokarri zar bat an,
kakora ziran igo
lokarri zar artan;
non erasorik gogoz
ango urdaiyari,
ezpain bizarrak apain
baitzituzten jarri.
Jaisten ziran denboran
asi, andik beera,
katu aundi bat irten
zitzaien bidera;
eta bera ikustez
ikaraturikan,
ez gora, ta ez bera,
gelditu ziran an.
Orduban esan ziyen
katubak azpitik:
-ez izutu gazteak
batere nigatik,
jechi zindezketeke
beldur gabetanik,
zuekin adiskide
baitet izan nai nik.-
Bañan buruz bez zeuden
aiek lokarriyan,
nola gertatzen ziran
estura larriyan;
lokarriya goikoak
ebakirik beetik,
azpikoa pitipun
erori zan goitik,
eta artzearekin-
bat katubak ura,
bestea saltatu ta
sartu zan zulora.
.................
Gure artean ere
baititezke izan,
alkar maiteak nola
arratoien gisan;
egiñaz biotzetik
milla juramentu,
esturan animatik
ditzaten ukatu.
|