Arranoa eta belea
Artola, Ramon
Zure berso ederraz
oroitzen naiz maiz maiz,
irakurtzez beñere
aspertu ezin naiz;
zuk dakizu egiten
berso onak errez,
parerik ez dutenak
graziya ederrez;
zu, erregatzen zaitu
doaiezko intzak,
zorutik jaizteu dira
zuregana itzak;,
guretzat etzan sortu
onelako dichik,
dauzkagu graziyaren
ate denak ichik.
Zenbaitek esango du,
-¿Zer da bada ura?
zer gauza polit zaizka,
¿jaiotzen burura?
itz batzubek apaintzen
ikasiya dala,
¡zer milagroa itzak
apaintzea ala!...
lau au egin lezake
soiz nai edozeñek,
ez naiz bersolariya,
eta nik nernek;
...............
-Orduban erozeñek
balezake egin,
itz neurtubetan biet
nik ere itzegin;
Bañan onetarako
nerien modelen,
zuriak artzen ditut,
Vilinch, esan det len.
Aurkez nazkitzu zure
tira ta graziya,
galaz kanta dezadan
nere poesiya,
zeñetan azaldu nai
ditudan, belea,
arranoa, ariya
eta arkumea;
bada itz bide ontan
zuzen nadin sartu,
lenengo arranoa
biet aotaratu.
Arrano arrapari
ega luzedun bat,
laño potik zeletan
zeguena anbat,
illunabar batean
aiziaren gisan,
goi goitik mendiyaren
gañera jachi zan,
eta arkume batez
egiñikan jabe,
zarpazo biyan laja
zuben korde gabe.
Beleak ikusirik
zer lan egin zuben,
pensamentuban egon
gabe, esan zuben.
-Zer! nik ere beste bat
ill nezake ala,
ez da gaitza egiten
lan arren iguala.
-Au esan da jachi zan
ari batengana,
bañan nola zekarren
oparua lana,
gelditu zan bi zarpak
trabaturik oso,
choriya bizkan nola
giza artan preso.
Ariyaren jabea
ontaz oroiturik,
eta beste lau artzai
gazteri deiturik,
bostak joan ziran bele
itzatziya gana,
eta lendabiziko
kolpaturik dana,
ego biyak moztuta
oso parragarri,
laja zuten bestien
ezkarmentagarri.
Burla, mezpreziyoak
ditu mereziyak
chiki aunditzat pasa
nai duben guziyak;
arranoa izanik
indarsu azkarra,
au iduriskatzen zan
asi bele zarra;
eta ¿zer zan atera
zubena beretzat?-
burla; eta leziyo
eder bat guretzat.
Berso egille mochak
obea genduke
ejenplo au gordeko
baldin bagenduke,
esanaz,desengañuz
beterik nola nik,
Vilinch, ez du egiten
beztek zure lanik;
ala zaude poesi
galaiaren jabe,
zu zera arranoa
disputarik gabe;
zuretzat izan bitez
lorerik onenak,
erramuz egindako
koroi eder denak,
eta ni aizkenengo
berso egillea,
ez nadiyela izan
kontuko belea.
|