Armiarma eta enara (Ipuia)
Artola, Ramon
Euli bat zeramala
preso armiarmak,
enarak esan zion:
-aizak, ¿zer daramak?-
zeñek eranzun zion,
izuturik oso:
-euli bat, or detana
arrapatu preso.
Len ere beste ogeik
naute gaur burlatu,
eta arrapatuta
preso ditut sartu;
bada uzten banazu
gaur neri biziya,
zuretzat izango da
nere eiz guziya.
Orain bertan dizkitzut
denak ekarriko,
eta otordu goso
bat ditut jarriko.
Enarak sinisturik
ark esan ziona,
eta pensaturikan
zala tratu ona,
armiarma zarrari
utzi zion joaten,
bera gelditurikan
euli ura jaten,
¿eta armiarmarik
berriz jira altzan?
ez; enara alperrik
aren zai egon zan.
..................
Esan oi dan bezela
chori bar eskuban,
obea da eta ez
amar inguruban;
egin naia dutenak
gauza denen jabe,
askotan gelditu oi
dira ezer gabe.
|