Arbola eta arrosa
Artola, Ramon
Arbolak inguruban
zeukan arrosari,
esan zion, adarcho
bat ortikan neri
luza zadazu, lotu
dezadan berriyan,
arkitu nadin beste
ichura berriyan;
uztai zaitia nere
gorputz ederrian,
or egon gabe zauden
bezela lurrian;
grazi geiagoz zera
emen igertuko,
eta bidez ni nazu
berriz edertuko:
eta gustaturikan
ura arrosari,
segiran zion bota
besoa berari.
Ala joan zan edertzen
arbol liraiņ ura,
gustatzen zan moduban
chit bere ichura;
batian ainbesteraņon
zan lorez estutu,
edo lore aranzak
lotu zuten estu,
abiatu zitzaion
estutzen asnasa,
etzubela artutzen
bear bezin lasa;
eta asirik ere
ostoak igartzen,
martiri lorepean
ikusi zan iltzen:
.................
Gazteak begiratu
ispillu onetan,
egon gabe denbora
joanean penetan;
edertasuna baņan
len da osasuna,
au da billatu bear
degun ondasuna.
|