Arana eta inchaurra
Artola, Ramon
Aranak inchaur zar bati esan
zion bein burla moduban,
amaika gauza alperrikako
baitzirarela munduban;
ia zertako zuben estalkai
jan ezin zeiken azala,
albait prochurik gabeko gauzaz
apaindu bear etzala.
Egiya zala eranzun zion
inchaurrak, orrek ziona,
bazekiela azal ezurra
etzekarrela chit ona;
baņan ark ere aitu zezala
ezpaldin bazan ta gorra,
berak barrenen zeukala ezin
jan zeiken ezur gogorra.
........................
Ala bista ta sudur onakin
izan liteke bat gorra,
bai eta ere gorra ezdana
mutuba edo chalkorra;
bada bizitzak nola joan bide
igualikan ez dakarren,
guziok gera anken batetik
degunak egiņ oi erren.
|