Animali eskolatubak
Artola, Ramon
Jabeak eman zuben
aitzera erriyan,
ikusiko zirala
plazaren erdiyan,
chimuba, legoi zarra,
zaldiya ta arza,
egiten komeriya
moduko jolasa;
eta bildurik zenbait
jende ikustera,
esan bezela ziran
guziyak atera;
atera ziran baña
legoirik etzan an,
onen larruz janziya
astoa irten zan,
eta jarririk bata
bestien urrena,
chimuba asi baitzan
lanean aurrena;
onek palanganean
arturikan ura,
abiatu zan bizar
eballe modura,
atzaparka egiten
jaboi ur aparta,
legoiari beratu
zeikion bizarra,
eta kokotz azpiyan
pararik zapiya,
zuritu zion bizar
zekarren guziya;
bada segiran asi
zezan bere lana,
atera zuben kana
bateko labana,
eta kendurik bizar
zekarren erdiya,
afarretan zeukala
beste alderdiya,
asto lasaya asi
zan tronpeta jotzen,
ingurutako denak
zitubela gortzen,
eta izuturikan
zaldi atzekoa,
salto batez tiratu
zuben ostikoa,
eta arekin jorik
kopetean arza,
bota zuben ta ¡agur
asi zan konpartza!
..................
Tontoari ez eman
baliozko lanik,
zeren ez dezaken ark
egin gauza onik;
eztubenak nai irten
gero parragarri,
tontoarekin ezer
lanetan ez jarri.
|