Akerra eta otsoa
Artola, Ramon
Akerra zala beti
beldurrean bizi,
ezin egiñik otso
zarrari igasi,
Jupiterri zitzaion
erreguzka jarri,
arren truka zeizkala
adar aiek arri;
nai zitukela aundi
bi, zezenarenak,
nola indarrak ere
igual berarenak,
eta ontzat arturik
entzuten zegoanak,
graziz eman ziozkan
eskatu zizkanak.
Bada osaturikan
bere kutiziya,
berekin zekarrela
eskatu guziya,
irten zan baserritik
zezenaren gisan,
bañan ozta, jankaia
bazkatzen asi zan;
ikusi zuben otso
zarra urrutira,
eta dardar jarririk
berari begira,
esan zuben:-¿zertako
ditut nik adarrak,
eta zezen aundiyak
dituben indarrak,
oek izan ta palta
bazait baloria?
¡ai au zorigaiztoko
suerte neria!-
eta asi zanean
otsoa argana,
non bera saltako zan
otsoarengana,
izutu to itzuli
asirik negarrez,
etzuben baserriya
arrapatu errez.
...............
Eskatu al guziyak
eman arren bati,
zer eskatuba zaio
geldituko beti;
ala gure kontuko
akerraren gisan,
gustoz osatzen danik
ezleike izan.
|