Agorillaren ogei ta bederatziya eleiza berri Donostiakoa-rentzat
Artola, Ramon
Bart ametsetan nuben aingeru
bat nik ikusi etortzen,
eta zerutik ango arri bat
onuntz berekin ekartzen;
gaur ikusten det erregearen
ama, arri au ezartzen,
onen gaņean Jaungoikoaren
echea alcha dezaten.
Denborarekin gure kontubak
dira geienak nastutzen,
denborarekin gizonaren lan
on lustratubak laztutzen,
denborarekin oroikagarrik
onra berenez bertatzen,
denborarekin noiz dikakoak
diraren iya aztutzen.
Denborarekin aztu ez dedin
urteak pasa naiz milla,
denborarekin borra ez dedin
edo gelditu chit illa,
gaurko eguna, egun aundi au
eleizan dedin or billa,
bere pillare sendo batean
bronzez izkribu dedilla.