Zozoa eta usoa. (Ipuia)
Artola, Pepe
Zozo itzuzi bat beiñ
miñez zan arkitzen,
sasi tarte batian
bai-zeguan sufritzen;
ontan uso polit bat
zan andik pasatzen,
zeñari asi zitzayon
erreguz eskatzen.
Esanaz-Artaz kupi
zedilla mesedez,
ikusirik trantze char
berekin zeukanez;
ta nola ondo zana
zan usoa berez,
aren gaitz charra poztu
lezakela errez.
Usoak zozoari
on egiñ bearrez,
alde egin zuben prest
tesoidun ta farres;
esanaz-Geldi-ari
naibadek negarrez,
ez diat arloterik
nai nik nere aurrez.
....................
....................
Aberatzak askotan
au oidute egiñ,
iñoiz arki ezkero
arlotearekiñ;
mesediak egiten
bearrian ekiñ,
alde egiñ burlasko
irri parrarekiñ.
|