Zakurra, zozoa eta astoa
Artola, Jose
Baserritar gizonak
kanpoko lanian,
arkitutzen ziraden
uda-azkenian;
nola beren echia
urruti zeukaten,
bazkari billa zuten
zakurra bigaltzen;
onek bere pardela
abuan arturik,
etzeraman buruan
au beste konturik:
«Nagusiyak maite nau,
(au da bizitzia);
au eraman eta an
gero asetzia.»
Au esanaz, aurrera
zijoan bidian,
egunero bezela
chit pauso onian,
non ikusitzen duben
zozo bat eriya,
bere eguak ezi8
zabalduan ¡ya,
erraz arrapatzia
au pentsatu zuben,
eta pardel zeukana
bertan laja zuben;
segika beriala
abiyatu baizan,
bañan zozoa laister
sasiyan gorde zan;
zakurra sasiyetan,
zan chit azkar sartu,
bañan bere muturra
zuben purrukatu;
bitartean asto bat
an arkitu zanak,
arturikan pardela
eta zeuden danak,
berezi gabetanik
ez char ta ez onak,
izan ziran gustora
bi kolpian zanak.
.................
Begiyetara digu
onek erakusten,
geyegi nayak beti
zer duben ekartzen;
gure artian ere
au baita gertatzen,
guztiya nai dubenak
guztiya du galtzen.
|