Subia. (Ipuia)
Artola, Pepe
Sube bat sasiyetan
zebillela estu,
zuben bere gorputza;
osoro larrutu,
eta nairik zauriyak
ark berak sendatu,
mingañaz igortzitzen
zan bera sayatu;
bañan on bearrian
zuben chit posoitu,
eta len zeukan bañan
askoz geigo chartu,
pustuturikan, bertan
ill ta zan gelditu.
...................
...................
Gure artian ere
gaitz enbat danian,
geroni asien gera
sendatu nayian;
¿eta zer da gertatzen?
¡ausken geyenian,
askoz charrago jarri
senda berrian.
|