Nere emazte onari ildako urte egunian
Artola, Pepe
Penik zekulan iñork sentitu
badu bere biyotzian,
senti nuben nik nere emaste
onaren eriyotzian;
¡aren begiyak nerietara
begiratu bakoitzian,
jartzen zitzaidan ezin esandan
miñ zorrotz bat gorputzian!
Iya urte bi zituben pasa
penetan gaitz char batekiñ,
sufriturikan kristautasun ta
pasientzi onarekiñ;
bañan azkenik gaitz zital arrek
bentzutu nairik arekiñ,
eriyo charra bere ondoren
ekarri ziyon berekin.
Izugarriya da eriyua
irichitzen dan orduan,
alaz guztiyaz arren barrena
fedez betia zoguan;
¡Jesus! aitatzen zubeu ark beti
azken trautzen char estuan,
¡Egille onak gorde dezala
aran anima Zeruan...!
Nonbait komeni etzan munduan
bizitutzia aiñ era,
zenarra eta aurcho biyakiñ
errendituaz federa;
Ama Birjiñak igarririkan
zerutik ain biyotz bera,
gu utzirikan eraman zindun
gora bere mantu pera.
Zer samintasun andiyagorik
liteke izan neretzat,
ta batez ere amacho gabe
gelditu diran aurrentzat;
aundiyagorik izan leikenik
etzait iruditzen beintzat,
¡Mundua mundu dan bitartean
penarik irtengo etzat!
Begira zazu orain Zerutik
emen geldi geranari,
erregu zaizu guregatikan
Birgiña Ama onari;
ez dediyela astu laguntzez
aurcho aingeru biyari,
guk ere otoitz beti egingo
diyogu pozez Berari
Zutzaz sekulan ez naiz astuko
naizen bitarte munduan,
otoitzak beti izango ditut
aingeru baten moduan;
beti zaitut nik zu irukiko
arratz ta egun goguan,
ta imajiña bat zure izenez
zintzilik nere kolkuan.
Geyago esan nainuke bañan,
ez dit utzitzen barrenak,
lasaitasuna laburtu eta
indarra artzen du penak;
bañan aitortu ez agatikan
esan naiditutan denak
kunplitukoitut nere biotzak
barrendik dizkan ordenak.