Mandatari bat
Artola, Pepe
Igeltzero andre bat
atzo eguardiyan,
autz gorri billa sartu
baitzan Drogueriyan
esanaz mutillari:
-Zenarrarentzako
ekatzu autz gorriya
tala churitzeko.
GABON.
Gizon begi bakar bat
beiñ pelota plazan,
partiduba ikusten
lasai arkitzen zan;
Alakorik batean
pelota bat zuzen,
argana etorrita
begiyanjo-zuben;
len bat galdua eta
golpe ark bestia,
oñazez ta ichuba
alderdi tristia;
¡Zerbait sosega arte
elduta zan egon,
ta diyo gero...! Jaunak,
illundu naiz, ¡Gabon!
|