Lesaka bidean
Artola, Pepe
-1-
San Fermin eguneko
amabost lagun bildu
giņan arkupetan
automobillan ere
sartu giņan bertan
Lezakara deskantzuz
joateko asmoetan.
-2-
Seaska baten gisan
egiņaz balantza
gijuazen egiten
denak naiko dantza
gu charrak giņan baņa
Ągidatzalle artza!
gizarajo ark ere
zuben gure antza.
-3-
Ustez ginjuazenak
umorien billa
gizon gizen pilla
birian chirchillatu
zan automobilla
ez dakit nola ezdan
izan iņor illa.
-4-
Kurpilldunen dardarrak
aņ giņan danari.
bildurra sartzen zigun
barrenan ugari
zugurreko askuria
izugarri neri
nitzan arte bidean
autzi ta erori.
-5-
Ziņatu ta guziyak
giņan abiyatu
bada ez bada genduben
asmo on au artu
automobilla bera
nola etzan ziņatu
gu libratu ta bera
zan an chirchillatu.
-6-
Kurpilldunan izena
zan "Beti aurrera"
gezur aundiya dala
nua esatera
bada gu an erori
giņan baztarrera
pareta bat autzi ta
belarra jatera
-7-
Beratik Lezakara
oņez ta pleitutzen
oņak ere loyetan
zitzaizkigun sartzen
ingurutik begira
oiziranak jartzen
eruak ote giņan
bai zuten pentzatzen.
-8-
Oraindik artzen det miņ
nik nere oņian
ez nago, jarririkan
lengo tamaņian
urrena automobill
aurtengo aņian
asmoa det joatia
nik asto gaņian.
|