Katua eta saguba
Artola, Pepe
Sagu bat zukaldian
arkitutzen zala,
zupatzen urdai presko
on baten azala;
zuben ikusi katu
bertakuak ala,
ta eatzi ziyon ran
bere askazala.
Da esatia zuben
preso arrapatu,
eta bere aurrian
baizuben lajatu;
zedin an berarekin
piska bat jostatu,
eta bere biziya
penetan pagatu.
Jostaketan berakin
chulioz zan asi,
atzaparretatikan
noiz nai ziyon etzi;
eta abiyatzian
ostera igasi
berriro atzaparka
berari entzi.
Bañan alako batez
jarri zan begira,
jidandean katua
beste alderdira;
ta berriz zanerako
bereganuntz jira,
sagubak igas egiñ
ziyon mai azpira.
Askar askori ere
modu bere ontan,
igas egiñ oidiyo
lapurrak askotan;
irurituagatik
dandezela lotan,
esna egoten dira
bada geyenetan.
|