Katua eta ollarra
Artola, Jose
Katu bat izatentzan
baserri batian,
beste asko bezela
zeguan sukaldian.
Ollar bat berarekiņ
anchen bai-zan bizi,
zeņak egin nai zuben
bertako nagusi;
katuari oi ziyon
askotan eraso,
moko zorrotzarekiņ
biziro garboso;
baņa izanik oso
ona katu zarra,
etziyon beiņ-ere nai
sartu atzaparra.
Beiņ diyo katu zarrak,
esan ollarrari:
"ez naukela berotu
odolikan neri",
badakik gaztegoa
ni baņan aizela,
eta zarragokoa
obeditzen dala."
Etzuben aditu nai
zarren arrazoia,
baizik berriz nai ziyon
egin charkeria,
bada beroturikan
egun batez zarra,
zintzurretik eatsi
ziyon atzaparra;
bestia barkaziyo
eskatzen zan asi,
baņan zarrak ill-arte
ez baitziyon utzi.
..................
Onek erakusten du
gazte arruari,
beti obeditzeko
zarragokoari;
zergatikan denbora
etortzen dan sarri,
kastigatzeko gaizki
dabillen danari...
|