Kalabaza eta baratzuriya. (Ipuia)
Artola ta Elizechea, Jose
Kalaza bat zeguen
lurraren gañian,
bere pisutasunez
mugi eziñian;
an inguruan berriz
zan baratzuriya,
tentia ta ernaiya
biziro churiya;
kalabazak bein diyo
baratzuriyari:
-¡Zer pitiña! Ez aiz or
lurrian ageri,
beti ago ttattar, ta
oso nak arritzen,
nik ainbat janta nola
ez aizen aunditzen.-
Onek eranzun ziyon:
-¡a! ustel astua,
beti aunditutzen dek
zatar ta bastua;
or ago tontotua
lurrian etzinta,
ire gorputz trakatza
mugitu ezin-ta;
bai ondo Kalabaza
izan ta izango,
¡orren ustela intzanik
ez nikan esango!
................
Obea da chikiya
eta fiña izan,
ta ez aundi zakarra
kalabazen gisan;
askoz obea baita
apur bat fiñetik
eta ez asetzeko
ainbat usteletik.
|