Jostaketa charrak
Artola, Pepe
III
Plazan zebiltzan
pelota bat artuta
elkarri botatzen,
alakorik batean
zeukanak pelota,
naizuben berelagun
bat jotzera bota;
bañan eskua gora
zubeneko agertu,
bestia zan lurrera
kolpian makurtu
eta buru gañetik
pasarik pelota,
bota zuben atzian
zeguan aur bat jota;
orduan aur kontuan
zegoanak, errabiz,
arturik bota ziyon
berari indar aundiz;
bañan uts egin ote
denda zan gortatu,
eta zituben iru
kristal chirchillatu.
IV
Bi matill kai-puntako
eskallera bian,
arrantzan ari ziran
lengo egunian;
biyak batean zuten
lokarriya bota,
bañan ur-pian traba
ziran zarbait jota
asi ziran goratzen
ostera kordela,
bañan amu batean
zetorren berdela,
biyak jabetu nairik
ziran asarratu,
ta batak bestiari
zuben plast bultzatu
bañan orrek berari
eldurik zegiran,
balantzarekin biyan
an erori ziran;...
iya ituan biyak
zituzten atera,
eta jaso kayeko
eche on batera.
|