inprimatu
Arrosa
Izenburua:
Arrosa
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
535.zk.
Orrialdea:
3

Arrosa

 

Artola, Rosario

 

 Arrosa guztiz eder freskua

 arkitzen zan baratzian,

 zeren ondotik pasarrik asko

 begira gelditzen ziran;

 berak etzuben uste oberik

 iñon arkitzen zanikan,

 an ikasitzen etzuben onek

 bera bezelakorikan;

 beste arrosa ingurukuak

 zuten onen inbiriya,

 zergatik aiñ zan arrosa eder

 eta begiragarriya;

 nola zekiyen beti begira

 etzizaizkala aspertzen,

 eta baratza berak bakarrik

 dana zubela edertzen;

 beste arrosak iñola ere

 ezin zituben ikusi,

 eta modu onetan tentatzen

 bertatikan au zan asi;

 esanaz: ¿Zertan zan e zokuan

 arros triste itzusiyak?

 dirudizute besten nai ezta

 or basterrian utziyak;

 nere onduan oso zatarrak

 dezute danak ematen,

 eztakit ortik nola aiziak

 etzaituzten eramaten;

 itz abek esaten arizala

 zuben aiziak okertu,

 eta ostorikan ederrenak

 beriala lurreratu

 .................

 .................

 Modu onetan eder askori

 onela zayo gertatzen,

 beste guztiyak charragokotzat

 dituzte bai irukitzen;

 uste izanik berak bakarrik

 dutela dana edertzen,

 askotan gauza chikiyenakin

 betiko dira okertzen.

 


inprimatu