inprimatu
Arbol sendoa eta argala. (Ipuia)
Izenburua:
Arbol sendoa eta argala. (Ipuia)
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
310

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arbol sendoa eta argala. (Ipuia)

 

Artola eta Elizechea, Jose

 

 Arbol aundi sendo bat

 biziro tentia,

 zeguen adarrez eta

 orriyez betia;

 inguruan zituben

 biziro argalak,

 orrengatikan zeuzkan

 berekiñ ark galak;

 ari begira jartzen

 zan jende guziya,

 esanaz: "ederra da;

 begiragarriya;"

 berak ere bazeukan

 jaun-naya berekiñ,

 esanik: "ez dit neri

 ajolik deus-gatik,

 ni menderatzerako

 aize ta eudiyak,

 lurreratuko ditu

 emengo guziyak;

 zergatik dauden miak

 eta ezer-ezak,

 ichura charrekuak

 galtzen chic errezak;"

 itza abek esatez

 bukatu baño len,

 ara aize ta egualdi

 char bat non datorren;

 argalak okerturik

 an iraun zuten,

 baña aundiya zuben

 zatietatik eten.

 ................

 Gizon artian ere

 au baita gertatzen,

 argala deus ezdala

 zaigu iduritzen;

 eta gaitz char bat bada

 noiz edo beiñ sortzen,

 ¡zenbait medar libratu

 ta gizen da illtzen!

 


inprimatu