inprimatu
Alaba sortu-berriari
Izenburua:
Alaba sortu-berriari
Sinadura:
Arrossagaray, J.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1608.zk.
Orrialdea:
5

Alaba sortu-berriari

 

Arrossagaray, J.C.

 

 1

 

 Zorion iguzkia gutaratu zela

 Argiratzera noa xoria bezala

 Jainkozko nahia da ez daike bertzela

 Gure baitan daukagu zinezko modela

 Bien amodioa fruitu egin dela.

 

 2

 

 Maiatzeko lorea arrosa maitea

 Atsegin dugu zure gure ukaitea

 Aitamen sustengu on beti izaitea

 Ama Birjinari gaur da galdegitea

 Haizu den Bernadeta izen emaitea.

 

 3

 

 Ohore eman nahiz Ama Birjinari

 Hortakotz da izen hau amena haurrari

 Lurdan agertu zinen zu Bernadetari

 Orroitzapen hau hartuz sortu berriari

 Eskaintzen dautzugu hau zure zerbitzari.

 

 4

 

 Noizbait bururatu da gure arrangura

 Bixtaratua balte galde egin hura

 Lore barri bat eman baitugu mundura

 Gure bihotza egun daukagu gostura

 Segurtatu delakotz geroko mentura.

 

 5

 

 Aitamen atsegina zonbat dagon handi

 Entzun izana dugu lehen zonbait aldi

 Bera berne ez denak ezin du konprendi

 Aitortuko dugu gaur zorionez gaindi

 Gure barnean barna daukagula sendi.

 

 6

 

 Gure baratzeak gaur badu hastapena

 Aitamek deraukagun zorion onena

 Sortu zaukun alaba gutako lehena

 Izan zaite bizian gure segimena

 Gure bihotz barneko lore ederrena.

 

 7

 

 Aitamen ahotik zuk behar duzu entzun

 Mundu huntan badela ainitz eginkizun

 Nahiz zahaur izanen baitzira jakintsun

 Nahi dautzut alaba erran zer daukazun

 Aintzinekoetarik nahiko maitasun.

 

 8

 

 Eginen derautzugu behar den laguntza

 Azkar atxik dezazun bizi hunen funtsa

 Eta zaitugulakotz guk lehen hazkuntza.

 Erakutsiko dugu dakigun hizkuntza

 Izaitez ager zaiten beti Eskualduntsa.

 

 9

 

 Bertsu hauk eman ditut bien fruituari

 Aitamen maitaletzat sortua denari

 Nor ziren erran nahiz mundu guziari

 Hortakotz ditut argi kasetan ezarri

 Gaizki egina badut barkatu aitari.


inprimatu