Seme maitiari
Arrospide
Euskal erritik Amerika'ra
juan ziņan gazterik
gizaxuorrek, amairu urte
etziņuzela besterik.
Osaba eskaka, bein, agindu nion,
etzeguan itzik jaterik,
ondoren txarra, igaro nuen
neke naigabez beterik
nere bitartez, izan zan dana
etzuen bestek errurik.
Len aberekin, mendian eta
orain etxian lugintzan
zer esatera noan, jar-zaitez
arreta aundiz salantzan.
Entzun dedanez uztartu zera
Josefina'kin elizan
aita zarraren ekanduari,
begiratuaz nola zan;
Felix, zayatu, la zortzen dan
landaretxorik, baratzan.
Aita zuriak, izan zituben
zazpi landare osuak
zortzigarrena aldi-baņo len
mozturik sator geiztuak:
zazpitatik bi, eraman zizkion
Jaun-Goiko txit maitetsuak;
orain bosteri begira nago
nun dabilzkiten pausuak
maite naute ta, nik ere dauzkat
biotz gaņera jasuak.
Ezagutu det bizierarako
zuk artu dezun laguna
eztedizkiot ematen dunik
eun urte ditun amona,
gaztia eta bikaņa dezu
guztiz eder ta leguna,
alkarren utsak, etxian gorde,
agertu biotz biguna
guraso naiz ta opa dizutet
luzaro zorion bana.