Arrozpide
(Jarraipena)
Berrogeita bi urte batek
amar geigo bestiak
juiziyoko bidera
biyake pasiak,
bauzkate korajiak
bata eta bestiak,
arbolian iyotzen
oik dira trastiak
zer eingo ote luteke
baleude gaztiak.
Alabatu biaitut
abarka ta guzti,
ixilikan uzterik
ez dute merezi,
arbolan muturretik
egiņaz irrintzi
lau aldetako mendii
suelto ayerazi,
gizon bizkorragorik
nik ez det ikusi.
Korajiak biaizkik
gizonak berekin,
eznatxeok uztartzeko
moukua oyekin,
basakutuben gisan
iyo ariņ ariņ,
ogeita amabost metrotik
irrintziyak egiņ,
beste orrelako bi
otei da Euzkadi'n.
Mendikute dauzkatzu
jatorrak mutillak,
zure langintzarako
ziņez egokiyak
adimenak argi ta
erniak begiyak
ibilkari bizkorrak
nolaidan erbiyak
oik zaindukoizkitzute bai
zelai ta mendiyak.
Oraingoxian ere
biar nuke esan
bata bezela bestia
jendiak jakin dezan.
Santana gaztiare
iyotzen asi zan,
baņon erdi inguruan
komeriya antzan,
arrunt izuturikan
dar darka jetxi zan.
Jakiņ nayian geunden
arbil oyen berri,
ta Berasteikuak zigun
bautismua ekarri,
gizon jatorra zala
geņiyon igarri,
danon aurrian zuen
garboso irakurri,
eunda bina urte zutela
antzan gabri agiri.
Milla ta geigo ziran
landare sartubak
oraiņ irurogei daude
bestiak galdubak,
azitzen lagundu diye
lurraren zumuak,
iya berrogei metrora
badaude iyuak
abeo izeneko
gogorren piņubak.
Zuaitzare badago
len zutikantzana,
piņu oyen inguruan
aspaldiņ etzana,
ludi onetan oraindik
sortu da aundina,
irabaziya zun da
eduki du fama,
oraiņ piņuk daukate
len orrek zubena.
Jarraitzeko
|