inprimatu
Nere iloba Migel eta Nartziso'ri
Izenburua:
Nere iloba Migel eta Nartziso'ri
Sinadura:
Arrospide, Jon (Arrozpide)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrospide, Jon

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
320.zk.
Orrialdea:
2

Nere iloba Migel eta Nartziso'ri

 

Arrospide

 

 Anal txikiare ikusi diat

 Emen Ernani bidean,

 Zuek ezkerostikan

 Urrengo igandean

 Txiringillo gañean

 Bakar bakarrean

 Zelai eta aldapa'k

 Igoaz aidean:

 ĦJosetxo ziok mutilla,

 Bai bost beatzean!

 

 ***

 

 Ernani'n sortu dute

 Langintza berria:

 Neri iruditzen zait

 gauz arrigarria.

 Patata azala, baratzan sartu

 Etxean janik mamia,

 Arbolak puja omen dakarte

 Purian izugarria,

 ĦAuxen dek auxe langilleari

 Goitik etortzea ogia!

 Patata oiek lerden da bikain

 Omen datoz, txit legunak,

 Bere garaiak ekarriko itu

 Azalduko itun egunak.

 Zintzilik ori-ori eginda

 Baleude obe aranak;

 Baldin onera ematen baute

 Jo bear ditut kanpanak,

 Ondoronean esango itut

 Bi ortelanon izenak.

 


inprimatu