inprimatu
Motx'eri
Izenburua:
Motx'eri
Sinadura:
Arrospide, Jon (Arrozpide)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrospide, Jon

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
347.zk.
Orrialdea:
2

Motx'eri

 

Arrospide

 

 Mututu ez baņo mantsotu egin naiz

 iri argalen antzera,

 muituko banaiz estenkazua

 biat emendik aurrera:

 aldapa gora igo ezin da

 amilka noa gain bera.

 Aspaldi ontan artzen ari naiz

 aiton elbarri tankera,

 premiyau danok ibazikoigu

 baldin zartutzen bagera.

 

 Nei lana ein azteko asi altzera

 Akullasoka ortikan?

 Katarrasuak iya ito nau ta

 gaņera estaukat betikan.

 Ezpakizure joango nitzake

 Afrika aldera pozikan,

 enara banitz, uso demonio

 sarri nitzake goitikan,

 nere illoba Nartziso eta

 Urkia ikustiatikan.

 

 Beste munduko deya ote detan,

 mamiyak zaizkit arindu;

 nere buruak naspil orrekin

 lorikan ezin egin du,

 lenago neukan jolas guriak

 pikotara itzul egin du,

 egun batetik bestera zaizkit

 gozo guztiyak samindu:

 kantu lanean jarrairutzeko

 oaintxe neriak egin du.

 

 Txindorren gisa abesten

 len egun guztian,

 lagun asko ikustearren

 bai, gure kabiyan,

 ARGIA bat geiago etzan

 saldutzen erriyan,

 zertako alperrik atiu ordun

 baiu ta larriyan?

 Orrengatik egon naiz mutu

 joan dan aldiyan.

 

 Oju bat egin nai dezunian

 kasuelka gertu jartzian,

 zer atsegiņa artuko dedan

 on belarrin sartzian.

 Atzalde on bat igaro biagu

 alaitsu eta pakian:

 sagardua edanaz fritera ortatik

 zerbait ondotxo jatian,

 bertso politak abestukoiu

 umore eder batean.

 

 Zerri gosiak ezkurra amets

 esaera dan bezela,

 era berian esan liteke

 ni ere ari naizela.

 Ollasko eta urdai azpiko,

 solomo eta eperra,

 orrelakuak beti jateko

 ojuka daukat sabela,

 bakallaguen ezurren batek

 galduko dula bestela.

 

 Soņurik gabe erakusten dit

 orretxek naikua pesta,

 basto xamarra jan gobe utziaz

 musin egin da nai ezta:

 gaizki esi ta laņeza dauka

 lau aldetara gaņezka,

 buru guztiya naspillatuta

 jarri azi dit trabeska.

 ĄAbek istilluk, zintzurra berriz

 ardo zarraren galdezka!

 


inprimatu